ongi etorri!

sábado, 30 de abril de 2011

ETEN DIGITALA

Panamako gobernuak eginiko iragarki bat da, baina erabilgarria izan daiteke Eten digitala zer den ulertzen hasteko:



Eten digitala (brecha digital) : IKTra heldu gaitezkeen eta ezin heldu gaitezkeen arteko tartea da; hau da, teknologia berriak ezagutzen ez dituztenen eta ezagutzen dituztenen artean eten digitala dagoela esaten da. Etenaren alde batekoek informazio ugari dute eskura, eta ekonomikoki zein sozialki garatzeko aukera dute; etenaren beste aldekoek ez dute horrelako aukerarik, zenbait arrazoirengatik. Adibidez:

• Baliabide ekonomikorik ez dutelako
• Azpiegiturarik ez dutelako
• IKT horiek erabiltzen ez dakitelako

Informazio- eta komunikazio-modu berriek abantailak dituzten arren, abantaila adina arrisku dauzkate. Bai pertsonak eta bai herrialdeak garatzeko balio badute ere, IKTek areagotu egin ditzakete guztien arteko desberdintasunak.

Ondorengo datu hauei begiratuta antzeman daiteke hori:

Afrikan biztanleen % 3k erabiltzen du Internet; Estatu Batuetan % 20k. Internet-erabiltzaile gehien duten 10 herrialdeetatik 9 Ipar hemisferiokoak dira. Guzti honek ondoriozta genezake, ipar hemisferioaren eta hego hemisferioaren artean dagoen desberdintasu ekonomikoak ere eragin abaria duela garapen teknologikoa. Bien artean eten digitala sortuz. Ikus daitekeen bezala herrialde guztiek ez dute garatzeko aukera berdina. Baina garatzen diren horiek, nori esker garatzen dira?hor dago betiko galdera.

Baina herrialdeen artekoa ez da eten bakarra. Ipar hemisferioko herri aberatsen barruan ere, nabarmena da eten digitala. Etena dago, adibidez, gazte-zaharren artean, hazitako garaien arteko desberdintasunak zuzenean eragiten baitu teknologien ezagutzan; txiro-dirudunen artean, baliabideak eskuratzeko desberdintasunak eraginda; hiri-herri artean, irisgarritasuna zein ohiturak direla eta... Eten digitala, beraz, ez da bat bakarra, mota askotakoak daude eta: ekonomikoa, politikoa, hezkuntza etena, belaunaldikoa, genero etena, hizkuntzakoa, irakasle-ikasle etena eta psikologikoa.

lunes, 25 de abril de 2011

Gaitasun digitala

Hona hemen Gaitasun digitalaren inguruko bi bideo desberdin:



Lehenengo bideo honetan, Multimedi Literacy Digital Story izenekoan, lehengo eta oraingo ikasleen arteko konparaketa txiki bat egiten digu. Autorearen esanetan, lehengo ikasleek eskolan landutako edozein kontzeptu, objektu edo ideien inguruan amestu egiten zuten., Irudimena martxan jarri eta entzundakoaren inguruan pentsatzen zuten sormena landuz. Gaur egungo ikasleek ordea, gauzen inguruan pentsatzen dute bai, baina ez daukate zertan irudimena martxan jarri beharrik, izan ere teknologia berrien eraginez aukera zabala daukate landutako hainbat kontzepturen inguruko bideo argazki… ikusteko. Bideoko adibidea aipatuz (benetan adierazgarria iruditzen zait) aukera dute marteko lurretan zehar ibiltzeko. Antzeko ekintza bat ikusi dut nire praktikaldian. Planeten inguruko proiektua egin genuen eta planeta bakoitza lantzen genuenean, sarearen bitartez bakoitzaren forma eta kolorea ikusten genuen eta bertako soinua nolakoa zen. Ikus daitekeen bezala, aldaketa batzuk eman dira berrikuntza teknologikoak direla eta.

Bigarren bideo hau, lehenengoarekin alderatuz kritikoagoa dela esango genuke.Teknologia berriek eskaintzen dituzten tresnak erailtzeko orduan, garrantzitsua da jakitea zer den behar duguna, jakitea bilatzen, analizatzea, interpretatzea… Behin informazioa lortu ondoren, norberaren lana komunikatzen jakitea.

Baina ez da soilik tresna erabiltzea, baizik eta kritikoak izan behar gara. Beharrezkoa da ondorengo kontzeptu hauen aurrean momentu batez pentsatzea: pribatutasuna, nork kontrolatzen du merkatua?, nork irabazten du dirua? 2. 0 zerbitzuak…Izan ere askotan ez dakigu zertara konprometitzen garen.

Guzti honek sortzen duen kultura digitala ulertu behar dugu eta nolabait aktibistak izan behar gara. Kultura hau sortu eta partekatu behar dugu. Sare ekosistema bat da, denon artean eraikitzen dugu, gure lanak hobetuz, berreraikiz eta itzuliz, azken finean eginikoa konpartituz. Horretarako gelan egiten dugunari balioa eman behar diogu, gure lanak baloratu eta horretan sinetsi behar dugu.

Errealitate honetan, bai irakasle eta ikasleak, biak dira egileak.


miércoles, 16 de marzo de 2011

"Prometeus- La Revolución de los Medios"



Komunikabideetan izugarrizko iraultza eman da azken urteetan. Interneten sorrera dela eta, ohiko komunikabideak; irratia, telebista, egunkaria… zaharkituak geratu dira eta berritu beharra izan dute. Hori dela eta, hainbat irrati, telebista eta egunkari sarean aurki genitzake era digitalean. Sistema analogikoa historiara pasatu da eta etorkizuna digitalizazioan oinarritutakoa izango dugu.

Gaur egun edozein motatako informazioa sarean aurki genezake. Momenturo munduko edozein txokotan hainbat lagun interneten konektatuak daude, informazio hori sortu, kudeatu eta kontsumituz. Izan ere, eman diren aldaketa hauei esker, edozein izan daiteke “prosumer”. Hau da, informazioa ekoizteko eta kontsumitzeko gaitasuna daukagu. Hemen kokatzen ditugu; flickr, wikipedia, blogak… azken hauek gero eta indar gehiago hartzen ari dira informazioa elkartrukatzeko.

Bideoaren esanetan oinline egotean, jendeak hainbat identitate eduki ditzake. Horren adibide bat dugu “Avatar”. Horrez gain, etorkizunean pertsonak nahi duenak bilakatzeko aukera izango duela baieztatzen du. Sentsazioak, esperientziak eta memoria elkartrukatzeko aukera izango dugula. Nolabaiteko bigarren bizitza bat. Bizitza birtuala. Hau munduko merkaturik handienean bilakatuko da.

Guzti honek nola ez, zer pentsatu ematen du; Iraultzak, aldaketak, berrikuntzak… ondo daude baina nora arte?Non daude mugak?Ez al ditugu muga horiek gaindituko?Gu geu gara guzti honen erantzule eta nola ez sentsuz jokatu beharrean gaude. Hau al da benetan sortu nahi dugun etorkizun berria?

Egia esan, bideoak azaltzen diren hainbat gauzak gehiegizkoak iruditzen zaizkit: bigarren bizitza birtuala, pertsonaren memoria merkataritza objektu bihurtzea…
Irudikatzen duen etorkizuna ez zait batere egokia iruditzen, pertsonaren identitate pertsonala galtzen dela iruditzen zait, informazioa guztiaren gainetik ezarriz. Dena SAREAN egongo da, norbere bizitza ere bai, baina ze bizitza?Zein izango da erreala eta zein birtuala?Avatar filmean bezala bukatuko al dugu?

Eskolak ere etorkizun posible honen aurrean zer esana izango du. Bere zeregina haurrei errealitatearen berri ematea izango da, zer nolako gizarte baten bizi garen azalduz eta zertan bilakatu daitekeen erakutsiz. Eman diren aldaketen ondorioz informazioa guzti hori nola erabili eta kudeatzen den erakutsi eta benetan zer nolako gizartean bizi nahi duten pentsarazi, izan ere beraiek izango dira etorkizuna.

Pertsonalki, bakoitzak jakin beharko du zer nahi duen egin bere nortasunarekin eta bere bizitzarekin. Mugak jartzea norberaren esku dago eta pentsatzea baita zer egin nahi duen guzti honen aurrean.

lunes, 14 de marzo de 2011

testu birsatuaren aproba

4.1. Zergatik blogak irakaskuntzan? Web 2.0ren eskutik blogak datoz sarearen filosofia bera, hau da erabiltzaileen parte hartzea bultzatzea, konpartitzen. Sarearen etorkizuna bide horretatik doala dirudi: erabiltzaileok, denok, informazioa jaso eta ekarpenak egiten ditugu. Testuinguru honetan blogak eskolan erabiltzeko ez dira arrazoiak faltako, informazio iturri moduan erabiltzeaz gain geroko hiritarrak informazioaren gizartean parte-hartzeko erremintaz hornitu behar ditu hezkuntza sistemak.

sábado, 12 de marzo de 2011

INFORMAZIOAREN GIZARTEA



Ezin genezake ukatu izugarrizko iraultza bizi izan dugu denbora gutxi baten buruan. Adibidez, denbora ez neurtzetik berori neurtzera pasatu ginen Erdi-Aroan. Ondoren Industri Iraultzaren bitartez lana egiteko modu berri bat sortu zen eta uste genuen iraultzarik handiena izango zela. Baina 70. hamarkadan gaur eguneko errealitatea sortzen hasi ginen, sistema analogikoa alde batera laga eta digitalizazioaren munduan murgilduz. SAREA sortu zen.Tresna guztiz garrantzitsua.

Orain arte ekonomiaren oinarri izan dena, kapitala, indarra galtzen hasiko da eta sare sistema honi esker informazioa izateak, kudeatzeak eta elkartrukatzeak garantiza bereganatuko du. Prozesu ekonomiakoan berebiziko aldaketa eman da azken hamarkadetan. Orain informazioren gizartean murgilduta gaude, hau izango da munduaren motorea eta baita ekonomiarena ere. Jada lurra eta kapitalak izateak ez du botererik, baizik informazioa eta jakintza izateak ematen du boterea. Jakintza hori gainera ezin daiteke erosi, pertsonengan dago eta.

martes, 22 de febrero de 2011

The machine is us



WEB 2.0 THE MACHINE IS US bideoa informazioa sortu eta elkartrukatzeko moduan eman diren aldaketen inguruan datza. Mundu digitalaren eta informazioaren gizartean sortu den interakzio sozialaz hitz egiten du. Izan ere, orain arte informazioa makinek sortzen zuten, baina orain, dauzkagun baliabideen ondorioz, makinak gu bihurtu gara, gu gara informazio hori ekoizten dugunak. Nola eman da aldaketa hori?

Orain arte web orriak HTML formatuaren bidez egiten ziren. HTML-a web dokumentuen estruktura definitzeko diseinatua zegoen, forma zehatza zeukaten. Gaur egun ordea, (bideoak ere ondorengo honi ematen dio garrantzia) XML formatua daukagu. HTML-ak formari garrantzia ematen zion, XML formatuak aldiz edukiari. Azkeneko formatu honi esker, erabiltzaileek ez dute jakin behar kode zehatzik informazioa web orrira igotzeko. Horrez gain, elkarren artean datuak eta informazioa elkartrukatzea ahalbideratzen du, baina ez soilik informazioa idatzia, baita argazki eta bideoak ere.

Eta nork organizatzen du informazioa guzti hau?Guk geuk. Gu gara makinak. Gu gara guzti honen gidari eta erantzule, hori dela eta komenigarria da hainbat gauzen inguruan pixka bat pentsatzea. Aurrerapausoak ematea ondo dago baina muga batzuen barruan.

lunes, 14 de febrero de 2011

web 2.0

WEB 2.O ri buruzko bideo interesgarria


Informazio gehiago wikipedian aurki daiteke. Horretarako klik egin dezakezu hemen