ONGI ETORRI!!! Haur Hezkuntzako irakasgai batetan bloga egiten ari gara. Hori dela eta txoko honetan hezkuntzari aplikatutako teknologia berrien inguruko informazioa aurkituko duzu.
sábado, 12 de marzo de 2011
INFORMAZIOAREN GIZARTEA
Ezin genezake ukatu izugarrizko iraultza bizi izan dugu denbora gutxi baten buruan. Adibidez, denbora ez neurtzetik berori neurtzera pasatu ginen Erdi-Aroan. Ondoren Industri Iraultzaren bitartez lana egiteko modu berri bat sortu zen eta uste genuen iraultzarik handiena izango zela. Baina 70. hamarkadan gaur eguneko errealitatea sortzen hasi ginen, sistema analogikoa alde batera laga eta digitalizazioaren munduan murgilduz. SAREA sortu zen.Tresna guztiz garrantzitsua.
Orain arte ekonomiaren oinarri izan dena, kapitala, indarra galtzen hasiko da eta sare sistema honi esker informazioa izateak, kudeatzeak eta elkartrukatzeak garantiza bereganatuko du. Prozesu ekonomiakoan berebiziko aldaketa eman da azken hamarkadetan. Orain informazioren gizartean murgilduta gaude, hau izango da munduaren motorea eta baita ekonomiarena ere. Jada lurra eta kapitalak izateak ez du botererik, baizik informazioa eta jakintza izateak ematen du boterea. Jakintza hori gainera ezin daiteke erosi, pertsonengan dago eta.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario