ongi etorri!

miércoles, 16 de marzo de 2011

"Prometeus- La Revolución de los Medios"



Komunikabideetan izugarrizko iraultza eman da azken urteetan. Interneten sorrera dela eta, ohiko komunikabideak; irratia, telebista, egunkaria… zaharkituak geratu dira eta berritu beharra izan dute. Hori dela eta, hainbat irrati, telebista eta egunkari sarean aurki genitzake era digitalean. Sistema analogikoa historiara pasatu da eta etorkizuna digitalizazioan oinarritutakoa izango dugu.

Gaur egun edozein motatako informazioa sarean aurki genezake. Momenturo munduko edozein txokotan hainbat lagun interneten konektatuak daude, informazio hori sortu, kudeatu eta kontsumituz. Izan ere, eman diren aldaketa hauei esker, edozein izan daiteke “prosumer”. Hau da, informazioa ekoizteko eta kontsumitzeko gaitasuna daukagu. Hemen kokatzen ditugu; flickr, wikipedia, blogak… azken hauek gero eta indar gehiago hartzen ari dira informazioa elkartrukatzeko.

Bideoaren esanetan oinline egotean, jendeak hainbat identitate eduki ditzake. Horren adibide bat dugu “Avatar”. Horrez gain, etorkizunean pertsonak nahi duenak bilakatzeko aukera izango duela baieztatzen du. Sentsazioak, esperientziak eta memoria elkartrukatzeko aukera izango dugula. Nolabaiteko bigarren bizitza bat. Bizitza birtuala. Hau munduko merkaturik handienean bilakatuko da.

Guzti honek nola ez, zer pentsatu ematen du; Iraultzak, aldaketak, berrikuntzak… ondo daude baina nora arte?Non daude mugak?Ez al ditugu muga horiek gaindituko?Gu geu gara guzti honen erantzule eta nola ez sentsuz jokatu beharrean gaude. Hau al da benetan sortu nahi dugun etorkizun berria?

Egia esan, bideoak azaltzen diren hainbat gauzak gehiegizkoak iruditzen zaizkit: bigarren bizitza birtuala, pertsonaren memoria merkataritza objektu bihurtzea…
Irudikatzen duen etorkizuna ez zait batere egokia iruditzen, pertsonaren identitate pertsonala galtzen dela iruditzen zait, informazioa guztiaren gainetik ezarriz. Dena SAREAN egongo da, norbere bizitza ere bai, baina ze bizitza?Zein izango da erreala eta zein birtuala?Avatar filmean bezala bukatuko al dugu?

Eskolak ere etorkizun posible honen aurrean zer esana izango du. Bere zeregina haurrei errealitatearen berri ematea izango da, zer nolako gizarte baten bizi garen azalduz eta zertan bilakatu daitekeen erakutsiz. Eman diren aldaketen ondorioz informazioa guzti hori nola erabili eta kudeatzen den erakutsi eta benetan zer nolako gizartean bizi nahi duten pentsarazi, izan ere beraiek izango dira etorkizuna.

Pertsonalki, bakoitzak jakin beharko du zer nahi duen egin bere nortasunarekin eta bere bizitzarekin. Mugak jartzea norberaren esku dago eta pentsatzea baita zer egin nahi duen guzti honen aurrean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario