ongi etorri!

lunes, 25 de abril de 2011

Gaitasun digitala

Hona hemen Gaitasun digitalaren inguruko bi bideo desberdin:



Lehenengo bideo honetan, Multimedi Literacy Digital Story izenekoan, lehengo eta oraingo ikasleen arteko konparaketa txiki bat egiten digu. Autorearen esanetan, lehengo ikasleek eskolan landutako edozein kontzeptu, objektu edo ideien inguruan amestu egiten zuten., Irudimena martxan jarri eta entzundakoaren inguruan pentsatzen zuten sormena landuz. Gaur egungo ikasleek ordea, gauzen inguruan pentsatzen dute bai, baina ez daukate zertan irudimena martxan jarri beharrik, izan ere teknologia berrien eraginez aukera zabala daukate landutako hainbat kontzepturen inguruko bideo argazki… ikusteko. Bideoko adibidea aipatuz (benetan adierazgarria iruditzen zait) aukera dute marteko lurretan zehar ibiltzeko. Antzeko ekintza bat ikusi dut nire praktikaldian. Planeten inguruko proiektua egin genuen eta planeta bakoitza lantzen genuenean, sarearen bitartez bakoitzaren forma eta kolorea ikusten genuen eta bertako soinua nolakoa zen. Ikus daitekeen bezala, aldaketa batzuk eman dira berrikuntza teknologikoak direla eta.

Bigarren bideo hau, lehenengoarekin alderatuz kritikoagoa dela esango genuke.Teknologia berriek eskaintzen dituzten tresnak erailtzeko orduan, garrantzitsua da jakitea zer den behar duguna, jakitea bilatzen, analizatzea, interpretatzea… Behin informazioa lortu ondoren, norberaren lana komunikatzen jakitea.

Baina ez da soilik tresna erabiltzea, baizik eta kritikoak izan behar gara. Beharrezkoa da ondorengo kontzeptu hauen aurrean momentu batez pentsatzea: pribatutasuna, nork kontrolatzen du merkatua?, nork irabazten du dirua? 2. 0 zerbitzuak…Izan ere askotan ez dakigu zertara konprometitzen garen.

Guzti honek sortzen duen kultura digitala ulertu behar dugu eta nolabait aktibistak izan behar gara. Kultura hau sortu eta partekatu behar dugu. Sare ekosistema bat da, denon artean eraikitzen dugu, gure lanak hobetuz, berreraikiz eta itzuliz, azken finean eginikoa konpartituz. Horretarako gelan egiten dugunari balioa eman behar diogu, gure lanak baloratu eta horretan sinetsi behar dugu.

Errealitate honetan, bai irakasle eta ikasleak, biak dira egileak.


No hay comentarios:

Publicar un comentario