ongi etorri!

sábado, 30 de abril de 2011

ETEN DIGITALA

Panamako gobernuak eginiko iragarki bat da, baina erabilgarria izan daiteke Eten digitala zer den ulertzen hasteko:



Eten digitala (brecha digital) : IKTra heldu gaitezkeen eta ezin heldu gaitezkeen arteko tartea da; hau da, teknologia berriak ezagutzen ez dituztenen eta ezagutzen dituztenen artean eten digitala dagoela esaten da. Etenaren alde batekoek informazio ugari dute eskura, eta ekonomikoki zein sozialki garatzeko aukera dute; etenaren beste aldekoek ez dute horrelako aukerarik, zenbait arrazoirengatik. Adibidez:

• Baliabide ekonomikorik ez dutelako
• Azpiegiturarik ez dutelako
• IKT horiek erabiltzen ez dakitelako

Informazio- eta komunikazio-modu berriek abantailak dituzten arren, abantaila adina arrisku dauzkate. Bai pertsonak eta bai herrialdeak garatzeko balio badute ere, IKTek areagotu egin ditzakete guztien arteko desberdintasunak.

Ondorengo datu hauei begiratuta antzeman daiteke hori:

Afrikan biztanleen % 3k erabiltzen du Internet; Estatu Batuetan % 20k. Internet-erabiltzaile gehien duten 10 herrialdeetatik 9 Ipar hemisferiokoak dira. Guzti honek ondoriozta genezake, ipar hemisferioaren eta hego hemisferioaren artean dagoen desberdintasu ekonomikoak ere eragin abaria duela garapen teknologikoa. Bien artean eten digitala sortuz. Ikus daitekeen bezala herrialde guztiek ez dute garatzeko aukera berdina. Baina garatzen diren horiek, nori esker garatzen dira?hor dago betiko galdera.

Baina herrialdeen artekoa ez da eten bakarra. Ipar hemisferioko herri aberatsen barruan ere, nabarmena da eten digitala. Etena dago, adibidez, gazte-zaharren artean, hazitako garaien arteko desberdintasunak zuzenean eragiten baitu teknologien ezagutzan; txiro-dirudunen artean, baliabideak eskuratzeko desberdintasunak eraginda; hiri-herri artean, irisgarritasuna zein ohiturak direla eta... Eten digitala, beraz, ez da bat bakarra, mota askotakoak daude eta: ekonomikoa, politikoa, hezkuntza etena, belaunaldikoa, genero etena, hizkuntzakoa, irakasle-ikasle etena eta psikologikoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario